Ziurtagiri eta hitzez hitzeko kopien eskaeretan, nahiz eta gure deskribapen
tresnetan agertu, ez dago sarbiderik 75 urte baino gutxiagoko agirietara,
ez AHDV-GEAH-an, ez parrokietan, ezta elizbarrutiko beste erakundeetan,
interesdun kasuetan izan ezik. Era berean ondare dokumentalaren babesa
eta sarbiderako indarrean dagoen legeria zibila onartu beharko da.
Baita, izaera pertsonaleko datuak, pertsonen ohore eta intimitatearen
babesari buruzko indarrean dagoen legeria ere.
AHDV-GEAH-ra heltzen diren ziurtatzea edo hitzez hitzeko
kopien eskarien gehiengoen arrazoia sakramentuen administrazioarekin
lotuta dago. Eskaera mota hauen izaera eta balioa hurrengo hau da:
- Ziurtagiria: : Sinadura
eta zigiluarekin doan inprimakia. Bertan agiri sakramentaletik
ateratako datu pertsonalak (izena, abizena, jatorria), jatorri
datuak (izena, abizena, jatorria), dataketa, parrokiako datuak
eta AHDV-GEAH-an duen kokapena adierazten dira. Sarrera eta irteera
administratiboaren zigilua darama. Frogazko eta legezko balioa
dauka.
- Hitzez hitzeko Kopia: Agiri
sakramentaleko datu guztien transkripzioa (laburdurak garatuta).
Zigilu eta siñadurarekin. Parrokiako datuak eta AHDV-GEAH-an
duen kokapeneko datuekin. AHDV-GEAH-ko zigilua ofiziala eta Artxiboko
arduradunaren egiaztatzea darama. Argibide, frogazko eta legezko
balioa dauka.
Jasotzea
- Zerbitzu guztiak aurretiaz ordaindu behar
dira, jasordaintzeko kasuetan izan ezik.
- Dokumentazioa AHDV-GEAH-an, ohiko postas
edo mesularitza bitartez jaso ahal izango da.
- Ohiko postas bidalitako zerbitzuak gehitzea
izango dute ordainketan bidaltze gastuengatik.
- Mesularitza bitartez eginiko zerbitzuetan
garraio-kostua ordaindu beharko da.
- Ez da posta ziurtatu edo antzekorik egingo.
- Zerbitzuaren egunkotasuna, kontsulta egin
eta urte bat pasa ondoren amaitzen da. Denbora hori pasa ez gero
eskaera besterik gabe baliogabetuko da.
Ordainkera
Zerbitzuak ordaintzeko:
- Izendun banka-txekea. Gasteizko Gotzaindegia.
Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoaren izenean. Kasu honetan
ordainketa garestitu egingo da komisio gastuak direla eta.
- Banku-kontuan sarrera. Gasteizko Gotzaindegia.
Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoaren izenean. Erabiltzaile
eta eskaera zenbakia adieraziz.
- Jasordaintzea
- Eskudiruzko ordainketa AHDV-GEAH-an
Postas dirurik ez bidaltzea eskatzen da. AHDV-GEAH-a
ez da erantzule izango bestelako ordainketak egiten badira.
Eskaera
birtualak
Erabiltzaileak datu konkretuak dituenean edo gure
datu-basea erabilita lortzen baditu datu horiek, sakramentu erregistroen
on-lineko kopiagintza eska dezake. Eskaerak behar bezala erantzuteko
datu-basea erabil ondoren, erabiltzaile bezala erregistratu beharko
da. Erabiltzaile zenbakia eta gakoa eskualdaezinak dira. Sisteman
erregistratzeak, eskaera berriak, beraien egoera eta AHDV-GEAH-ko
jarduerei buruzko informazioa jasotzea bezalako abaintailak ditu.
Elizbarrutiko erakundeak eta elizbarrutikoak ez direnak ere, sistema
hau erabil dezakete beraien eskaerak egiteko.
|