Artxiboko
zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoarekin, Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo
Historikoa, teknologi berrietara egokitzeko prozesuan ari da lanean.
Orain arte AHDV-GEAH-an kontsultak egiteko, erabiltzaileen
presentzia beharrezkoa izan da. Ala ere distantzia tarteko izan denean,
postas eta telefonoz egindako kontsultak ere erantzun dira.
Web-aren bidez emango den aurrerapausua eta kudeaketa elektronikoko
sistemaren garapenak (Artxiboetako Kudeaketarako Inet Sistema (SIGA)) erabiltzaileak
Artxibora hurbilduz gain, komunikazio bide berriak zabalduko ditu. Sistema
berri hau osatzen doan neurrian erabiltzaileek kontsulta birtualak egiteko
aukerak eta zerbitzuen zabalkuntza haundituz joango dira.
Proiektu hau gure erkidegoko gobernua eta hiru elizbarrutien
arteko akordioari esker egin dela gogoratu behar dugu. Egitasmo berri honetan,
Elizbarrutiko Parrokiako Fondoetan dauden Liburu Sakramentalei eman diogu
lehentasuna, hauek bait dira AHDV-GEAH-an gehien kontsultatzen diren agiriak.
Artxiboko Deskribapen Planean eta Proiektuan azaltzen den
bezala, lan honek kontsultagarri den bestelako informazioaren gehietzea
ekarriko du.
>AHDV-GEAH-ko
Baliabideak
|