|
Eusko Jaurlaritza eta hiru Elizbarrutien
artean sinatutako hitzarmenaren helburuetariko bat, parrokiako fondoen deskribapen
tresnak, Nazioarteko Deskribapen Artxibistika Araua ISAD(G)-ra egokitzea
da. Arautzea, kasu bakoitzaren egoera berezia aztertuz egingo da.
Apurka-apurka, AHDV-GEAH-an lehendik ditugun deskribapen tresnen birmoldaketa
egiten ari da. Lehenik, parrokiako fondo guztiak barne-mailan landu dira,
deskribapen tresna guztiak ondo araututa eta erabiltzaileek, behin-betiko
tresna bezela erabili ditzaten. Helburu hau lortzeko eman ditugun pausoak
honako hauek dira:
- Kontrol sistema eta fondoen zaintza bilmoldatzea.
- Ale dokumentalen identifikazio topografikoaren birmoldaketa.
- Identifikazio topografikoaren sistema berria
lehendik ditugun deskribapen tresnetara eguneratu eta egokitzea.
- Parrokiako fondoen aurre-katalogazio datu-basea ezartzea, lehendik
ditugun deskribapen tresna eta birmoldatze honetan sortutakoen
informazioa erabilita.
- Aurre-katalogazioaren ISAD(G) araura egokitzea.
- Deskribapen tresnen apurka-apurka egindako aldaketa.
Parrokiako fondoen deskribapen tresna eta katalogoak kontsultatzeko
orduan kontuan izan hurrengo oharrak:
- Lehenengo fasean, lehendik izan ditugun deskribapen
tresna eta birmoldatzean sortutako tresnetatik jasotako informazioa
kontsultatu
ahal izango da.
Informazioa ez da behin-betikoa izango baina argitzeko balioko
du.
- Behin-betiko katalogo arautuak, lehendik ditugun tresnak ordezkatzen
joango dira.
- Prozesuari buruzko informazioa
hemen.
Fondoen toponimoak aurkitzeko arazoak izanez gero:
- Kontsultak on-line egiteko dauden laguntzak irakurri.
- Gogoratu Gasteizko Elizbarrutiak,
Urduña (Bizkaia), Trebiñuko
Konterria, La Puebla de Arganzon eta bere parrokiak (Burgos)
hartzen dituela.
- Arabako herriak arautzeko, 2003. urteko Aldundiaren izendegia erabili
da. Euskal Autonomi Erkidegoaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren,
1995.eko otsailaren 20ko eta 2001.eko abenduaren 17ko ebazpenak
erabili dira.
>Proiektuaren
garapenari buruzko informazioa
|