|
Sakramentu liburuen digitalizaziorako,
Eusko Jaurlaritza eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutiek sinatu
duten hitzarmenak, AHDV-GEAH-a teknologi berrietara egokitzera bultzatu du.
Era berean, bataio, ezkontza eta hildakoen erregistroen indizegintza eta
bere hedapena Internet-en bidez egiteko konpromesua ere bideratu da, Web
orri hau delarik egokitze honen erakuskari.
Proiektu honekin, lehendik gure Elizbarrutian egindako ekimenak eguneratu
dira. Modu honetan, gure parrokietako fondoen informazioaren zaintza eta
hedapena hobetuko delarik.
|
 |