AHDV-GEAH-k, Gasteizko Elizbarrutiaren oroimena osatzen du, mila metro
lineal baino gehiago betetzen dituen dokumentazioarekin.
AHDV-GEAH-an, Elizbarrutiko Fondo Orokorra, Santa Maria Katedraleko
Batzarre Fondoa, Gasteizko Parrokietako Unibertsitate Fondoa, eta nola ez,
Elizbarrutiko Parrokia guztietako informazioa gordetzen dituen fondoak, garrantzi
osokoak ditugu gure iraganean murgiltzeko.
Parrokietako Fondoak AHDV-GEAH-an izateak erabiltzaileen lana asko arintzen
du, fondo hauek bait dira ikertzaileak gehien kontsultatzen dituztenak.
Hala ere Elizbarrutiko Ondare Dokumentala beste eratako fondo askorekin
osotzen da.
Gaur egun AHDV-GEAH egokitze prozesu batetan murgilduta dago. Prozesu
horren barne, teknologi berrietara moldatzea bihurtu da lan garrantzitsuenetariko
bat, honek erabiltzaileenganako zerbitzua asko hobetuko bait du.
>Fondoen
Gida
|